Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 37:1-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta guerthatu cen, Ecequias erregueac aditu çuenean hori, urratu cituela bere soinecoac, eta çaku batez inguratu eta Jaunaren etchean sarthu cela.

2. Eta igorri cituen Eliacim, bere etcheguiçona, eta Sobna iscribaua, eta aphecetaric çaharrenac, çakuz estaliric, Amosen seme Isaias profeta gana.

3. Eta hauquiec erran çaroten Isaias: Hau dio Ecequiasec: Atsecabezco, eta açurriazco, eta burhozco eguna egun hau! Ecen haurrac ethorri dira sorceco heinera, eta minetan denac ez du erditzeco indarric.

4. Çure Jainco Jaunac nolazbait aditu ahal ditu Errabsacesen solasac, Asiriarren erregue bere nausiac, Jainco biciaren burhoztatzera igorri duenarenac, eta çure Jainco Jaunac aditu dituen hitzez irain eguitera. Alcha çaçu beraz çure othoitza kausitzen diren ondarrençat.

5. Eta erregue Ecequiasen cerbitzariac ethorri ciren Isaiasen gana.

6. Eta Isaiasec erran çaroeten: Hau erranen dioçuete çuen nausiari: Hau dio Jaunac: Ez ici aditu ditutzun hitzez, Asiriarren erregueren muthilec ni burhoztatu nautenez.

7. Huna non hats bat emanen diodan gainera, eta adituco du berri bat, eta itzulico da bere lurrera, eta bere lurrean erorraracico dut ezpataren azpira.

8. Errabsaces aldiz itzuli cen, eta atzeman çuen Asiriarren erregue Lobnaren guducatzen hari cela; aditu çuen ecic Laquistic goana cela.

9. Eta Asiriarren erreguec aditu çuen Tharacaz, Ethiopiaco erreguez, erraten çutela: Ilki da çuri gudu ematera. Hori aditu çuenean, berri-eramaileac igorri ciozcan Ecequiasi, cioelaric:

10. Hau erranen dioçue Judaco erregue Ecequiasi: Ez beheça engana hire Jaincoac, ceinaren baithan baitaducac hire phesquiça, erraten ducalaric: Ez da Asiriarren erregueren escura arthiquia içanen Jerusaleme.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 37