Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 35:4-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Bihotz ilhaunac dituztenei erroçuete: Har çaçue indar, eta ez içan beldurric: huna non dakarren çuen Jaincoac merecimenduaren araberaco aspercundea; Jaincoa heldu da bera, eta salbaturen çaituztete.

5. Orduan idequiren dira itsuen beguiac eta çabalduren gorren beharriac.

6. Orduan maingua jauciren da orena beçala, eta idequiren da mutuaren mihia, ceren ithurriac ilki baitira mortuan eta uharrac eremuan.

7. Eta leihor cen toquia ur-maeletara aldatuco da, eta agor cena ithur-uretara. Erainsugueac lehen egoten ciren ohancetan ilkico da kanabera eta ihiaren hosto berdea.

8. Eta han içanen da bidexca bat, eta bide bat bide saindua deithuco dena: kutsatua ez da hartaric iraganen, eta hura içanen da çucençat bide çucena, haletan non çoroac hartan gaindi ibilico ez baitira.

9. Ez da han içanen lehoinic, eta basabere gaixtoa ez da hartaric iganen, ez-eta hartan kausituco; eta hartan ibilico dira libratuac içan direnac;

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 35