Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 35:1-4 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Toqui mortu eta bideric gabeac bozcariotan içanen dira; eremua bozcarioz jaucico da, eta lilia beçala loratuco.

2. Alde orotara musquilduren da, eta bozcarioz jaucico da, eta canticac ditu cantaturen; emana içanen çaio Libanen ospea, Carmelen eta Saronen edertasuna; berec ikusico dituzte Jaunaren ospea eta gure Jaincoaren ederra.

3. Hazcar çatzue escu ethenduac eta indar emoçuete belhaun herbalei.

4. Bihotz ilhaunac dituztenei erroçuete: Har çaçue indar, eta ez içan beldurric: huna non dakarren çuen Jaincoac merecimenduaren araberaco aspercundea; Jaincoa heldu da bera, eta salbaturen çaituztete.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 35