Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 34:5-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Ecen ceruan horditu da ene marrauça: huna non Idumearen gainera jautsico den, ene justiciaren aguerceco heriotzeari eman dudan populuaren gainera.

6. Jaunaren marrauça odolez bethea da, guicendu da bilgorrez, bildotsen eta akerren odolez, ahari-guicenen odolez; Bofran da ecen Jaunaren bitima, eta heriotzequeta handia Edomen lurrean.

7. Eta licornac jautsico dira hequiequin, eta cecenac botheretsuequin; lurra hordituco da hequien odolaz, eta çothala hequien urinaz;

8. Ecen hau da Jaunaren aspercundeco eguna eta Sionen sari çucembidecoen urthea.

9. Edomgo ur-errecac biketara eta hango çothala sufretara bihurturen dira; eta hango lurra bike kaldatua içanen da.

10. Ez gau, ez egun ez da iraunguituren, bethi gucian iganen da handic kea; guiçalditic guiçaldira desmasian egonen da, menderen mendetan ez da içanen han gaindi iraganen denic.

11. Pelicanoa eta sagarroia içanen dira hango nausi; ibisac eta beleac han eguinen dute beren egoitza; haria haren gainera hedatua içanen da haren eceztatzeco, eta beruna haren desmasatzeco.

12. Hango handiac ez dira han içanen; erregue bat nahiz, galdeca harico dira, eta hango buruçagui guciac eceztatuac içanen dira.

13. Elhorriac eta hausinac sorthuco dira hango etcheetan, laharrac hango hazcargailuetan, eta hura içanen da erainsugueen etzan-leku eta ostruquen alhapide.

14. Eta debruac eta guiçastoac han batuco dira, eta iletsuac bata berceari oihuca harico dira; emasugueac han içanen du bere ohancea eta aurkituren phausua.

15. Han eguinen du sagarroiac bere cilhoa, eta harico ditu umeac, eta inguru-inguru cilhoa eguinic haren gueriçan beroqui iduquiren ditu; han, bat bercea gana bilduco dira miruac.

16. Arduratsuqui bilha çaitezte Jaunaren liburuan, eta iracur çaçue: nic erran hauquietaric bakar batec ez du hutseguinen, ez dira bat bercearen gogait egonen; ceren ene ahotic atheratzen dena, Jaunac da manatua, eta haren izpirituac eçarri ditu batera.

17. Eta harec berac eguin diotzate beren çathiac, eta haren escuac bereci diote Idumea neurrica; behin bethico dute goçaturen, menderen mendetan hura içanen dute egoitzatzat.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 34