Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 34:1-6 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Jendaiac, hurbil çaitezte eta adi çaçue; populuac, çaudezte erre; adi beçate lurrac eta harec daducanac, munduac eta harec dakarren guciac.

2. Ecen Jaunaren gaitzidura jendaqui gucian gainean da, haren sepha armada gucien gainean: oro hilcen, oro heriotzeari ematen ditu.

3. Hequien hilac arthiquiac egonen dira, hiliquietaric iganen da urrin gaitza; hequien odola mendietaric çurrutaca goanen da.

4. Eta ceruetaco içarreria gucia iraunguia egonen da, eta ceruac liburu bat beçala bilduco dira, eta hango içarreria gucia erorico da, hostoa mahastitic edo picotic erorcen den beçala.

5. Ecen ceruan horditu da ene marrauça: huna non Idumearen gainera jautsico den, ene justiciaren aguerceco heriotzeari eman dudan populuaren gainera.

6. Jaunaren marrauça odolez bethea da, guicendu da bilgorrez, bildotsen eta akerren odolez, ahari-guicenen odolez; Bofran da ecen Jaunaren bitima, eta heriotzequeta handia Edomen lurrean.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 34