Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 31:1-6 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Çorigaitz Eguiptora lagunçaqueta jausten direnei, çaldien gainean iduquiz beren phesquiça, eta orga-lasterretan içanez beren sinhestea, hainitz badutelacoan, eta çaldizcoetan guciz hazcarrac direlacoan! Çorigaitz Israelgo sainduaren gainean sinheste hartu ez dutenei eta Jauna bilhatu ez dutenei

2. Bainan Jaun çuhurrac erakarri du gaitza, eta ez da bere hitzetaric guibelatu eta jaiquico da gaixtaguinen etchearen contra, eta tzarqueria-eguileen lagunçaren contra.

3. Eguiptoarra guiçona da, eta ez Jaincoa; eta haren çaldiac dira haragui, eta ez izpiritu; eta Jaunac makurtuco du escua, eta lagunçailea erorico da, eta lagunça-harçailea lurrera goanen da, eta guciac batean xahutuco dira.

4. Jaunac ecen hau erran içan darot Nola lehoina edo lehoincumea marrumaz jauzten baçaio bere harrapaquinari, eta arçain-molçoa ethorcen çaioenean, ez baita icituco hequien oihuez, eta hequien osteac ez baitu lotsatuco hala jautsico da armadetaco Jauna, Siongo mendian eta haren munhoan guducatzera.

5. Nola hegastina hegaldaca, hala armadetaco Jauna ethorrico da Jerusalemen gueriçatzera; gueriçaturen eta libraturen du; iraganen da, eta salbatuco du.

6. Israelgo umeac, urrun guibelatu cineten beçala, bihur çaitezte Jauna gana.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 31