Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 30:12-25 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Horren gatic hau dio Israelgo sainduac: Ceren duçuen gaitzetsi ene hitza, eta duçuen eçarri çuen phesquiça gueçurrezco solas eta haroetan eta hequien gainean çareten bermatu;

13. Horien gatic tzarqueria hori içanen da çuençat hala-nola urradura, harrasi handi batean dixidatzen çuena eta erorcen dena, ecen bat-batean eta gutien ustean ethorrico baita harrasia lehercera.

14. Eta xehatuco da, hala-nola lurrezco pegar bat çathicatzen baita hazcarqui joz, eta haren pusquetaric ez da casco bat kausituco ceintan sutic inhar bat eramanen baita, edo putzutic ur xorta bat atheratuco.

15. Alabainan hau erran du Jainco Jaunac, Israelgo sainduac: Bihurcen eta baquean egoten baçarete, içanen çarete salbatuac; ixiltasunean eta iguriquimenean içanen da çuen indarra. Eta ez duçue nahi içan;

16. Eta erran duçue: Batere; çaldietara ihes eguinen dugu. Horren gatic goanen çarete ihes. Çaldi çalhuen gainera iganen gare. Horren gatic ondotic jarraiquico çaizquitzuenac içanen dira çalhuago oraino.

17. Çuetaric mila guiçon, baten beldurrez ihes goanen dira; eta borcen beldurrez oroc ihes eguinen duçue, gueldi çaitezten arteo unci masta bat beçala mendi bizcarrean, eta munho gainean eçagutgailua iduri.

18. Hargatic iguri dagoquiçue Jauna çuei urricalceco, eta horren gatic ospe atheratuco du çuei barkatuz; ecen Jauna Jainco çucentasunecoa da; dohatsu haren iguri daudecen guciac

19. Ecen Siongo populuac Jerusalemen içanen du bere egoitza; etzare bethi nigarretan egonen, Jaunac çutaz harturen du urricalpen; çure oihura, ençun beçain laster ihardetsiren darotzu.

20. Eta Jaunac emanen darotzu oraino oguia xuhur eta ur guti, bainan ez du guehiago çure ganic hastanduren çure irakaslea, eta çure beguiec ikusiren dute çure arguitzailea.

21. Eta çure beharriec atzar-emailearen guibeletic ençunen dute haren hitza, erraten: Hau da bidea, huntaric ibil çaitezte, eta ez makur ez ezquerrerat, ez escuinerat.

22. Eta lohira arthiquiren ditutzu çure jaincomoldeen cilharrezco xaflac, eta çure urhezco jaincomoldearen aldagarria, eta arthiquiren ditutzu hala-nola astagaizdunaren cikinqueria. Erranen dioçute: Eguiçue camporat.

23. Eta Jaunac uria emanen diote çure eraincei, edocein lurretan eguin dituzquetzun; eta lurreco fruituetaricaco oguia içanen da guciz nasai eta goria; eta egun hartan bildotsa çabalean alhaturen da çure ontasunean.

24. Eta çure cecen eta çure astocume lurra lancen dutenec çaldarea nahasiric janen dute larrainean haiçatuac içan diren beçala.

25. Eta mendi gora eta munho gora gucien gainean içanen dira ur bicizco errecac, hilcequeta handico egunean, dorreac erorico direnean.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 30