Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 30:1-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Çorigaitz, dio Jaunac, çorigaitz çuei ume makurtu çaretenac asmu harceco eta ez ene ganicacoa, eta oihalaren irazquitzeco eta ez ene izpirituaren arabera, bekatua bekatuaren gainean murrucatzeco!

2. Çorigaitz çuei bideari lotzen çaretenac Eguiptora jausteco eta ene ahoari galderic eguiten ez duçuenac, lagunça bat ustez kausitu Faraonen indarrean, eta Eguiptoaren itzalaren gainean sinheste içanez!

3. Eta Faraonen indarra içanen da ahalquetara çuen arthiquitzeco, eta Eguiptoaren itzalaren gaineco sinhestea laidotara çuen erorrarazteco.

4. Çuen aitzindariac Tanisen ciren eta çuen berriquetariac Haneseraino heldu içan dira.

5. Oro ahalquetara dira erori ikusiric populu bat ecin balia çaquioquetena; etzaiote ez lagungarri, ez cerbaitetaco içatu, bainan-bai ahalcagarri eta laidagarri.

6. Hegoaco abereen desmasia. Badoaci atsecabe eta hesturetaco lurrera, lehoin urrix eta orots, bipera eta basilica hegaldunen toquietara, abereen bizcarrean daramatzatelaric beren onac, eta cameluen concorraren gainean beren urhe-cilharrac; badoaci ecin baliatuco çaioten populu baten gana.

7. Alabainan Eguiptoaren lagunça alferra eta hutsa içanen da. Horren gatic oihu eguin dut horren gainean: Ez da hor hampurusqueriaric baicen; çaudezte gueldiric.

8. Çoazquiote beraz orai, eta iscriba dioçuçuete ezpelaren gainean, eta liburu batean arthatsuqui hau iscriba çaçu; eta azquen egunean bethicotzat içanen da lekucotasunetan.

9. Alabainan hori da populu hasarretzera tarritatzen duena, ume gueçurti, ume Jaincoaren leguea ençun nahi ez dutenac;

10. Ceinec baitiote ikusleei: Ez ikus; eta beguiratzaileei: Guretzat ez beguira çucenac diren gaucei; erragutzue gure gogaraco gauçac; guretzat hala ez diren beçala ikusatzue gauçac.

11. Aldara çaçue gure ganic bidea, makur çaçue gure ganic bidexca; Israelgo saindua gueldi bedi gure aitzinetic.

12. Horren gatic hau dio Israelgo sainduac: Ceren duçuen gaitzetsi ene hitza, eta duçuen eçarri çuen phesquiça gueçurrezco solas eta haroetan eta hequien gainean çareten bermatu;

13. Horien gatic tzarqueria hori içanen da çuençat hala-nola urradura, harrasi handi batean dixidatzen çuena eta erorcen dena, ecen bat-batean eta gutien ustean ethorrico baita harrasia lehercera.

14. Eta xehatuco da, hala-nola lurrezco pegar bat çathicatzen baita hazcarqui joz, eta haren pusquetaric ez da casco bat kausituco ceintan sutic inhar bat eramanen baita, edo putzutic ur xorta bat atheratuco.

15. Alabainan hau erran du Jainco Jaunac, Israelgo sainduac: Bihurcen eta baquean egoten baçarete, içanen çarete salbatuac; ixiltasunean eta iguriquimenean içanen da çuen indarra. Eta ez duçue nahi içan;

16. Eta erran duçue: Batere; çaldietara ihes eguinen dugu. Horren gatic goanen çarete ihes. Çaldi çalhuen gainera iganen gare. Horren gatic ondotic jarraiquico çaizquitzuenac içanen dira çalhuago oraino.

17. Çuetaric mila guiçon, baten beldurrez ihes goanen dira; eta borcen beldurrez oroc ihes eguinen duçue, gueldi çaitezten arteo unci masta bat beçala mendi bizcarrean, eta munho gainean eçagutgailua iduri.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 30