Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 3:14-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

14. Jauna juiamendutan sarthuco da bere populuco çaharrequin eta buruçaguiequin; çuec ecen alhatu duçue mahastia, eta çuen etcheac, beharrari kendu puscaz betheac dira.

15. Certaco derabilcaçue oin-pean ene populua, eta uspelcatu ditutzue beharren beguitharteac? dio Jaunac, armadetaco Jaincoac.

16. Eta Jaunac erran du: Siongo alabac ceren diren hantu, ceren buruac goraric diren ibili, ceren begui keinuca çabilçan, ceren escu-çaflaca hari ciren, ceren haiçatuqui diren ibili, ceren aphainduz eguin duten urhatsa,

17. Jaunac karçoilduren du Siongo alaben cascoa, Jaunac biphilduco du hequien ilea.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 3