Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 28:5-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Egun hartan armadetaco Jauna içanen da ospezco koro bat eta bozcariozco floca bat bere populu ondarrarençat,

6. Çucentasuneco izpiritua çucenaren gainean jarcen denarençat, eta indarra guerlatic hirico athera bihurcen direnençat.

7. Bainan hauquiec ere, arnotuac içanez burua galdu dute, eta hordiaren hordiz andarca ibili dira; apheçac eta profetac, mozcorrac içanez galdu dute burua, arnoac beretu ditu, hordiac andarca erabili ditu, ez dute eçagutu ikuslea, ez dute adimenduaren jaquitateric içatu;

8. Ecen mahain guciac betheac dira goiti eguinez eta cikinqueriaz, halaz non toqui garbiric ez baita guehiago.

9. Nori erakutsico dio Jaunac jaquitatea? nori ardietsaraciren dio bere hitza? Esnetic higüindu berriei, bulharretic higüindu haurrei.

10. Irakats, irakats berriz; irakats, irakats oraino; çaude, çaude oraino; iguri, oraino iguri; aphur bat hemen, aphur bat hemen.

11. Alabainan berce moldez, berce hizcunça batean minçatuco da Jauna populu harri,

12. Ceinari erran içan baitio: Hau da ene phausua; medearaz çaçue nekatua, eta hau da ene sosegua; eta ez du nahi içan ençun.

13. Eta hau içanen da hequiençat Jaunaren hitza: Irakats, irakats berriz; irakats, irakats oraino; çaude, çaude oraino; iguri, oraino iguri; aphur bat hemen, aphur bat hemen; arren-eta goan ditecen, eta guibelaren gainera eror ditecen, eta lehertuac içan ditecen eta artean sar eta atzemanac içan ditecen.

14. Hargatic adi çaçue Jaunaren hitza, guiçon trufari, Jerusalemeco ene populuaren gainean nausi çabilçatenac.

15. Erran duçue ecen: Batasun eguin dugu herioarequin, patu hartu dugu ifernuarequin. Uharra beçala iraganen denean içurria, ez da gure gainera helduco; ceren gueçurraren gainean eçarri baitugu gure phesquiça, eta gueçurraren maldan gare.

16. Horren gatic hau dio Jainco Jaunac: Huna non Sionen asentuetan eçarcera nohan harri bat, harri frogatua, izquina harria, baliosa, asentuan asentatua. Sinhetsico duena, ez bedi lasterrez abia.

17. Eta phisu çucenean eçarrico dut ene juiamendua, neurri çucenean ene justicia; eta harriac xahutuco du gueçurraren gaineco phesquiça, eta uharrac goanen dira haren gueriçaren gainetic.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 28