Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 28:1-6 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Çorigaitz hampurusqueriaco koroari, Efraimgo hordiei, lore erorcen denari, ceina baita hequien bozcariozco sendagaila! Çorigaitz haran goriaren buruan egoten, eta arnoac kordocan erabilcen dituenei!

2. Huna Jaun botheretsu eta hazcarra; iduri du harri abarraren oldarra, xirimola phorroscatzailea; iduri du bazterrac harcen eta eremu çabaletara gaindica hedatzen diren uhar gaitzen oldarra.

3. Efraimgo hordien hampurusqueriazco koroa oin-pean osticatua içanen da.

4. Eta lore erorcen dena, ceina baita haran goriaren buruan dagoenaren bozcariozco sendagaila, içanen da hala-nola fruitu oncen dena udazqueneco çohitasuna baino lehen; ikusico duenac, escura hartu orduco, iretsiren du.

5. Egun hartan armadetaco Jauna içanen da ospezco koro bat eta bozcariozco floca bat bere populu ondarrarençat,

6. Çucentasuneco izpiritua çucenaren gainean jarcen denarençat, eta indarra guerlatic hirico athera bihurcen direnençat.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 28