Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 27:8-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Çutaz iraicia içan denean, Jauna, neurriz bere hobenen arabera juiatu duçu. Bere sepha gogorraren eztitzera hari cen Jauna, su guehienic çuen orduan ere.

9. Horreletan aria hortaz Jacoben etcheari barkatua içanen çaio bere bekatua; eta hori gucia içanen da haren bekatuaren kenceco, aldareco harri guciac eçarrico dituenean herrausten den harria beçala xehacaturic, lucuac eta temploac lurrerat arthiquiac içanen direnean.

10. Alabainan hiri hazcarra urratua içanen da, hiri ederra utzia eta mortu beçala igorria içanen da; han alhatuco eta han etzanen da erguia, eta janen du hango musquila.

11. Agorteac xahutuco ditu hango uztac; emaztequiac ethorrico dira haren arguitzera; ecen hango populua ez da çuhurra; hargatic hura eguin duena etzaio urricalduren, eta hura jarri duenac ez dio barkaturen.

12. Eta hau guerthatuco da: egun hartan Jaunac joco du hibaiaren errecatic Eguiptoco uharreraino, eta çuec, Israelgo semeac, bat-banazca bilduac içanen çarete.

13. Eta hau guerthatuco da: egun hartan turuta handiac durrundaturen du, eta Asiriarren lurrean galduac cirenac eta Eguiptoco lurrera iraiciac cirenac ethorrico dira, eta adoratuco dute Jauna mendi sainduan Jerusalemen.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 27