Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 23:4-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Ahalquez urth hadi, Sidon; minçatu da ecen itsasoa, itsasoco indarra, dioelaric: Ez naiz erdi, eta ez dut haurric eguin; ez dut haci ez muthil, ez nescatcharic.

5. Deithore minetan egonen dira Eguipton, adituco dituztenean Tirreco berriac.

6. Iragan çatzue itsasoac, eguiçue orrobia, irlan egoten çaretenec.      

7. Ez othe da hori çuen hiri hura, ceinac berce orduz beihalaco bere egunez espantu baitzuen? Orai bere oinec urrun eramanen dute arrotz bicitzera.

8. Norc atheratu du asmu hori Tirren gainean, ceina baitzen beihala korodun, ceinetaco tratulariac prince baitziren, eta mercatariac lurreco handi?

9. Armadetaco Jaunac eguin du asmu hori eragoztecotzat ospedun gucien hampurustasuna, eta laidotara arthiquitzeco lurreco handi-mandiac.

10. Çoaz çure lurretic hibaia iragaiten den beçala, oi itsasoaren alaba; ez duçu guehiago guerricoric.

11. Jaunac itsasoaren gainera hedatu du bere escua, iharrosi ditu erresumac; Canaanen contra eman ditu manuac, çathicatzeco hango hazcarrac.

12. Eta erran du: Sidonen alaba, nescatcha desohoratua, ez dun guehiago hire buruaz espanturic erabilico; jaiquiric iragan çan itsasoa Cethimeraino; han ere ez dun hiretzat içanen phausuric.

13. Horra Caldearren lurra; ez da içatu holaco populuric; Asurrec arthiqui cituen horgo asentuac; gathibu eraman dituzte horgo hazcarrac, jauçaraci dituzte horgo etcheac, eta bere lurrera dute eragotzi.

14. Orrobia eguiçue, itsasoco unciac, ceren xahutua baita çuen indarra.

15. Eta hau içanen da egun hartan: Ahancia içanen haiz, oi Tir, hirur hogoi eta hamar urthez, erregue baten egunac neurtuac diren beçala; aldiz hirur hogoi eta hamar urtheren buruan, Tirrençat içanen du lilitchoaren cantua beçalaco bat.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 23