2. Ikuspen gogorra içan çait igorria. Sinhetsgogor dena, tzarqui dabila; eta demasiatzaile dena, bere lanean hari da. Igan hadi, Elam; Mediarra, sethia: itho ditut heren auhenac.
3. Hargatic oinhacez bethe dira ene guibel-erraiac; hesturac naduca, hestura erditzen hari denarena beçalacoac; aditzearequin erori, ikustearequin nahasi naiz.
4. Ahitu da ene bihotza, ilhumbeec harritu naute; Babilona, ene maitea, eguina da ene harrigarri.
5. Eçar çac mahaina, atalaitic beguira çac jaten eta edaten hari direnei. Jaiqui, aitzindariac; loth erredolari.
6. Ecen hau erran darot Jaunac: Çoaz, eta eçar çaçu atalari bat; ez cer-nahi ikus deçan, ethor bedi erratera.
7. Eta ikusi du bi guiçonequilaco orga-laster bat; bat cen asto baten gainean, eta bercea camelu baten bizcarrean; eta artharequin eta atzarriqui beguira egotu cen.
8. Eta lehoinac beçala oihu eguin çuen: Ni naiz Jaunaren atalaiaren gainean, bethi xutic egunaz; eta ene goaitean nago ni, gau guciz.
9. Huna non ethorri den bi çalditaco orga-lasterrari eraguiten çaroen guiçon hura, eta ihardetsi, eta erran du: Erori da, erori Babilona, eta haren jaincomolde guciac phorroscatuac dira lurrean.
10. Ene bihi joa, ene larraineco hibia, erran darotzut armadetaco Jauna ganic, Israelen Jaincoa ganic aditu dudana.