Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 21:12-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Çainac erran du: Ethorri da goiça, heldu da arratsa; bilhatzen baçarete, bilha ongui; itzul çaitezte, çatozte.

13. Arabian desmasia. Ilhuncean lo eguinen duçue oihanean, Dedanimgo bidexquetan.

14. Hegoaldeco lurrean egoten çaretenac, egarri denari quiderat atheratuz ekarreçoçue ura; oguiarequin çoazquiote ihesliarrari bidera.

15. Alabainan ihes eguin dute ezpaten aitzinetic, dixidatzen cituenaren ezpataren aitzinetic, arrambela hedatuaren aitzinetic, gudu gogorraren aitzinetic.

16. Alabainan hau erran darot Jaunac: Oraino urthe bat, sehiaren urthea beçala neurtua, eta Cedarren ospea oro kendua içanen da.

17. Eta Cedarren semeen arteco arrambelari hazcarren ondarrac ere gutituac içanen dira; ecen minçatu da Jauna, Israelgo Jaincoa.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 21