Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 21:1-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Mortuco itsasoaren desmasia. Hegoatic xirimolac heldu diren beçala, heldu da mortutic, lur icigarri batetaric.

2. Ikuspen gogorra içan çait igorria. Sinhetsgogor dena, tzarqui dabila; eta demasiatzaile dena, bere lanean hari da. Igan hadi, Elam; Mediarra, sethia: itho ditut heren auhenac.

3. Hargatic oinhacez bethe dira ene guibel-erraiac; hesturac naduca, hestura erditzen hari denarena beçalacoac; aditzearequin erori, ikustearequin nahasi naiz.

4. Ahitu da ene bihotza, ilhumbeec harritu naute; Babilona, ene maitea, eguina da ene harrigarri.

5. Eçar çac mahaina, atalaitic beguira çac jaten eta edaten hari direnei. Jaiqui, aitzindariac; loth erredolari.

6. Ecen hau erran darot Jaunac: Çoaz, eta eçar çaçu atalari bat; ez cer-nahi ikus deçan, ethor bedi erratera.

7. Eta ikusi du bi guiçonequilaco orga-laster bat; bat cen asto baten gainean, eta bercea camelu baten bizcarrean; eta artharequin eta atzarriqui beguira egotu cen.

8. Eta lehoinac beçala oihu eguin çuen: Ni naiz Jaunaren atalaiaren gainean, bethi xutic egunaz; eta ene goaitean nago ni, gau guciz.

9. Huna non ethorri den bi çalditaco orga-lasterrari eraguiten çaroen guiçon hura, eta ihardetsi, eta erran du: Erori da, erori Babilona, eta haren jaincomolde guciac phorroscatuac dira lurrean.

10. Ene bihi joa, ene larraineco hibia, erran darotzut armadetaco Jauna ganic, Israelen Jaincoa ganic aditu dudana.

11. Dumaren desmasia. Seirdic oihu eguiten darotade: Çaina, cer berri gauaz? çaina, cer berri gauaz?

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 21