1. Thartan Açoten sarthu cen urthean, Sargon Asiriarren erreguec bidaliric, Açot guducatu eta hartu çuenean;
2. Ordu hartan, Amosen seme Isaiasi minçatu citzaioen Jauna, cioelaric: Çoaz eta soinetic ken çaçu çure çakua, eta çangoetaric çure oinetacoac. Eta hala eguin çuen, eta goan cen bulucic eta oinetacoric gabe.
3. Eta erran, aroen Jaunac: Isaias ene cerbitzaria bulucic eta oinetacoric gabe ibili den beçala, hirur urtherençat içanen baita eçagutzaritan eta sendagailetan Eguiptoaren eta Ethiopiaren gainean;
4. Hala Asiriarren erreguec aitzinean eramanen du Eguiptoarra gathibu eta Ethiopiarra bere lekuetaric, çahar-gazteac bulucic eta oinetacoric gabe, guibeleco aldea agueri Eguiptoaren laidotan.
5. Eta icituac içanen eta ahalcatuco dira Ethiopiaz beren phesquiçaz, eta Eguiptoaz beren gogoco ospeaz.