Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 2:8-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Eta hequien lurra bethea da çaldiz eta ecin-kondatuzco orga-lasterrez, eta bethea da idolaz; adoratu dute beren escuetaco lana; beren erhiz eguin içan dutena.

9. Eta guiçona gurtu, guiçona aphaldu da; ez bioçoçu beraz barka.

10. Harrian sar çaitezte, cilhoetan lurraz gorde çaitezte Jaunaren hasarreari eta haren maiestatearen ospeari.

11. Guiçonaren begui goratiac aphalduac eta guiçonen burgoitasuna beheititua içanen dira; Jauna aldiz egun hartan bakarric içanen da goretsia;

12. Ecen armadetaco Jaunaren eguna ilkitzera dihoa hampurutsu, burgoi eta oçar gucien gainera, eta aphalduac içanen dira;

13. Eta atheraturen da Libango cedro handi eta gora gucien gainera, eta Basango haritz gucien gainera,

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 2