Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 2:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Cer ikusi çuen Isaiasec, Amosen semeac, Judaren eta Jerusalemen gainean.

2. Eta azquen egunetan, Jaunaren etcheco mendia mendien cascoan içanen da xuxendua, eta mendixquez gorago helduco da, eta jendaiac hartara fharrastan ethorrico dira.

3. Eta asco populu ethorrico dira, eta erranen dute: Çatozte eta igan gaitecen Jaunaren mendira eta Jacoben Jaincoaren etchera; eta irakatsiren darozquigu bere bideac, eta haren bidexquetan ibilico gare; ecen Siondic ilkico da leguea, eta Jerusalemdic Jaunaren hitza.

4. Eta Jaunac juiaturen ditu jendaiac eta açurriaturen asco populu; eta beren ezpatetaric eguinen dituzte goldeac eta beren lancetaric segac; jendaiac jendaiaren contra ez du alchaturen ezpata, eta ez dira guehiago guduca harico.

5. Jacoben etchea, çato, eta ibil gaitecen Jaunaren arguitara.

6. Alabainan, Jauna, hastandu duçu çure populua, Jacoben etchea, beihala beçala betheac direlacotz, eta Filistindarrec beçala asmaguinac içan dituztelacotz eta ume arrotzei iratchiqui baitira.

7. Hequien lurra urhez eta cilharrez bethea da, eta hequien ontasunceac ez du ondarric.

8. Eta hequien lurra bethea da çaldiz eta ecin-kondatuzco orga-lasterrez, eta bethea da idolaz; adoratu dute beren escuetaco lana; beren erhiz eguin içan dutena.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 2