Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 16:6-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Nabaritu dugu Moaben hampurustasuna; hainitz da hampurutsua; haren hampurusqueria, haren burgoiqueria eta haren hisia handiagoac dira haren indarra baino.

7. Hargatic Moabec Moabi eguinen dio orrobia; orrobiaz egonen da gucia: adrailu errezco harrasien gainean bozten direnei erroçuete nolacoac içanen diren hequien çauriac.

8. Ecen Hefebongo hiripeac mortu bilhacatuac dira, eta jendaietaco buruçaguiec ebaqui dute Sabamaco mahastia: hartaco aihenac Jacerteraino helduac dira, mortuan barraiatuac dira; hartaco gandoac utziac içan dira, iragan dute itsasoa.

9. Hargatic Jacerrequin nigarretan deithoratuco dut Sabamaco mahastia; ene nigarrez mainhaturen çaituztet, Hefebon eta Eleale, ceren çuen mahasti eta uzten gainera atheratu baita oincatzaileen izcola.

10. Jauci, bozcarioac iraicico dira Carmeldic; bozcario, jauciric ez da mahastietan içanen; mahatsa lehercen ohi çuenac ez du lacoan arnoric oincaturen: oincatzaileei kendu diotet oihua.

11. Hargatic ene barneac Moaben gainean adiaracico ditu guitarraren crincac beçala, eta ene bihotzac deithoraturen du adrailu errezco harrasia.

12. Eta hau guerthaturen da: eçagun içanen denean Moab nekatu dela bere leku goretan, othoitz eguitera sarthuren da bere sainduteguietara; eta baliaturen ez da.

13. Horra Jaunac Moabi aspalditic erran içan daroen hitza.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 16