Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 16:1-5 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Jauna, bidal çaçu bildots lurreco nausia, mortuco harritic, Siongo alabaren mendira.

2. Eta hau içanen da: Nola ihes dihoan xoria eta ohancetic hegaldatzen diren umeac, hala içanen dira Moabeco alabac Arnongo iragaitzan.

3. Moab, har çac conseilu, bilçar eguic; gaua beçala eçar çac hire itzala egüerditan; itzuri direnac gorde çatzic, eta ez sal ihesca dabilçanac.      

4. Ene ihesliarrac hire baithan egonen dituc. Moab, içan hadi hequien gordegailu xahutzailearen aitzinetic; herrautsa iraungui, gaixtaguina eceztatu eta lurraren oincatzailea sunsitu da.      

5. Eta aphainduco da tronu bat urricalmenduan, eta haren gainean jarriren da cintasunean Dabiden olhan erregue bat, juie ernea, çucembidea bilhatuco eta çucena laster bihurtuco duena.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 16