Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 15:4-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Hefebonec eta Elealec eguinen dute heiagora, Jasaraino agueri da hequien marrasca. Moaben guerlariac hortaz egonen dira orrobiaca, eta haren arimac bere buruari eguinen dio orrobia.

5. Ene bihotza oihuz dago Moabi; ihes doha Segorreraino, hirur urthetaco miga hartaraino; Luitheco patarra nigarrez igaiten du, eta Oronaimgo bidean arthiquitzen ditu atsecabezco marrascac.

6. Mortu eguinen dira Nemrimgo urac, ceren ihartu baita belharra, iraungui sorhoa, hil berdagailu gucia.

7. Hequien tzarqueriaren handitasunaren arabera da, hequien gaztigua ere; Sahatsetaco errecaraino eramanac içanen dira.

8. Heiagorac eguin du Moaben muguen ingurua; haren orrobia heldu içan da Galimeraino, haren marrasca Elimgo putzuraino.

9. Dibongo urac odolez betheac dira; ecen igorriren dut Dibonen gainera guehiagocoric; lehoin bat Moabeco ihesliarrei eta lur hartaco ondarrei.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 15