Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 14:25-30 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

25. Hala guerthaturen da. Ene lurrean herrausturen baitut Asiriarra, eta oincaturen dut ene mendietan; eta haren ustarria kenduco dut Israelgo umeen gainetic, eta hauquien sorbaldetaric egotzia içanen da haren dorphetasuna.

26. Horra lur guciaren gainean hartu dudan xedea, eta huna populu gucien gainera ene escua hedatua.

27. Armadetaco Jaunac hartu du ecen xede hori, eta nor da hutsalaracico duena? Hedatu du escua, eta norc aldaraturen du?

28. Erregue Acaz hil den urthean eguina içan da profecia hau:

29. Filistin-herria, ez sar gucia bozcariotan, ceren den hautsia çafratzen hinduenaren cigorra; ecic suguearen errotic ilkiren duc basilica, eta haren umeec iretsiren ditiztec xoriac.

30. Eta beharren haur lehenac haciac içanen, eta beharrac grina gabe phausaturen dituc; eta goseteaz hilaraciren diat hire erroa, eta xahuturen ditiat hire ondarrac.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 14