Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 14:17-29 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

17. Lurra mortu eguin eta hiriac herraustu dituena, bere gathibuei presondeguia idequi ez diotena.

18. Jendaietaco erregue guciac ospetan lohakartu dira eta bakotcha bere azquen etchean da.

19. Hi ordean, hire hobitic urrun arthiquia içatu haiz, deusetaco ez den ombor bat beçala, lohiz cikindua, eta nahas-mahas ezpataz hilac içan eta putzu-çolara jautsi direnequin, hiliqui usteldu bat iduri.

20. Lagunkidetasunic ez duc içanen, ez-eta hequiequin ere hobian; ecen hire lurra xahutu eta hire populua hil duc: gaixtaguinen hacia ez da lucez aiphaturen.

21. Heriotzeco aphain çatzue haren haurrac beren aiten tzarqueria gatic: ez dira alchaturen, lurra ez dute ondoregoz içanen, mundu gaina ez dute hiriz estaliren.

22. Eta ni jaiquico natzaiote gainera, dio armadetaco Jaunac; eceztaturen ditut Babilonaren icena eta hango ondar, haci, iraulguiac, dio armadetaco Jaunac.

23. Eta sagarroiaten aztaparraren-peco eçarriren dut, eta ur-aincira bilhacaraciren dut, eta erhaztaturen dut erhatzaz fharrastatuz, dio armadetaco Jaunac.

24. Armadetaco Jaunac cin eguin içan du, erranez: Bai! nic burutan hartua hala içanen da; eta nic nola gogoan iragan,

25. Hala guerthaturen da. Ene lurrean herrausturen baitut Asiriarra, eta oincaturen dut ene mendietan; eta haren ustarria kenduco dut Israelgo umeen gainetic, eta hauquien sorbaldetaric egotzia içanen da haren dorphetasuna.

26. Horra lur guciaren gainean hartu dudan xedea, eta huna populu gucien gainera ene escua hedatua.

27. Armadetaco Jaunac hartu du ecen xede hori, eta nor da hutsalaracico duena? Hedatu du escua, eta norc aldaraturen du?

28. Erregue Acaz hil den urthean eguina içan da profecia hau:

29. Filistin-herria, ez sar gucia bozcariotan, ceren den hautsia çafratzen hinduenaren cigorra; ecic suguearen errotic ilkiren duc basilica, eta haren umeec iretsiren ditiztec xoriac.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 14