Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 14:10-21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Oroc ihardetsico eta erranen daie: Eta hi ere sakitua içan haiz gu beçala, gure idurico eguina haiz hi ere.

11. Ifernuetara arthiquia içan duc hire hampurusqueria, lurrerat erori duc hire hiliquia; harrac içanen dituc ohetzat, eta ciçariac estalgui.

12. Nola erori haiz cerutic, Lucifer, goicetan goicic ilkitzen hincena? Erori haiz lurrera, jendaien çaurçailea?

13. Hi, hire bihotzean erraten huena: Iganen naiz cerura, alchaturen dut ene tronua Jaincoaren içarrez gorago, jarrico naiz lekucotasuneco mendiaren gainean, ipharraren aldean;

14. Iganen naiz hedoi gorenen gainera, içanen naiz Guciz-Goraren idurico;

15. Ororen gatic arthiquia içanen haiz ifernura, phutzu beherera.

16. Ikusico hautenec, hire aldera makurtuz, beguiratuco daie, eta erranen die: Hau othe da lurra nahasi eta erresumac kordocatu dituen guiçon hura;

17. Lurra mortu eguin eta hiriac herraustu dituena, bere gathibuei presondeguia idequi ez diotena.

18. Jendaietaco erregue guciac ospetan lohakartu dira eta bakotcha bere azquen etchean da.

19. Hi ordean, hire hobitic urrun arthiquia içatu haiz, deusetaco ez den ombor bat beçala, lohiz cikindua, eta nahas-mahas ezpataz hilac içan eta putzu-çolara jautsi direnequin, hiliqui usteldu bat iduri.

20. Lagunkidetasunic ez duc içanen, ez-eta hequiequin ere hobian; ecen hire lurra xahutu eta hire populua hil duc: gaixtaguinen hacia ez da lucez aiphaturen.

21. Heriotzeco aphain çatzue haren haurrac beren aiten tzarqueria gatic: ez dira alchaturen, lurra ez dute ondoregoz içanen, mundu gaina ez dute hiriz estaliren.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 14