Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 14:1-19 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Babilonaren ordua ethorri hurran da, eta ez dira urrun haren egunac; ecen Jacobi urricalduren çaio Jauna, eta Israeldic bereciren ditu oraino bere hautuzcoac, eta phausaraciren ditu beren lurrean; arrotza hequiei batuco eta Jacoben etcheari iritchiquico da.

2. Eta populuec hartuco eta beren toquira erakarrico dituzte; eta Israelen etcheac içanen ditu hequiec muthil eta nescatotzat Jaunaren lurrean; bere atzemaileac içanen ditu gathibutzat; eta bere nausiac, azpico.

3. Eta hau guerthatuco da egun hartan, Jaincoac phausua eman daroqueçunean çure neke, çaphadura eta gathibutasun gogor aitzinean jasan ditutzunetaric:

4. Babilonaco erregueren contra hartuco duçu parabola hau, eta erranen duçu: Nola guelditu da çaphatzailea? nola baratu da cerga?

5. Jaunac hautsi ditu gaixtaguinen makila, nausi çabilçanen cigorra,

6. Populuac bere aiherrean jotzen cituena ecin-sendatuzco çauriaz, jendaiac bere errabian azpicotzen cituena, eta gogorqui jaçarcen ciotena.

7. Lur gucia phausuan jarri eta ixildu da; goiheretu eta bozcarioz jauci da,

8. Içaiac ere eta Libango cedroac boztu hire gainean dituc, diotelaric: Hi lokartu haicenaz gueroztic, nihor ez duc igaiten gare ebaquitzera.

9. Ifernu-beherea builan jarri duc hire helceari, eraiqui darozquic diganteac. Lurreco erregue guciac, jendaietaco buruçaguiac oro jaiqui dituc beren tronuetaric.

10. Oroc ihardetsico eta erranen daie: Eta hi ere sakitua içan haiz gu beçala, gure idurico eguina haiz hi ere.

11. Ifernuetara arthiquia içan duc hire hampurusqueria, lurrerat erori duc hire hiliquia; harrac içanen dituc ohetzat, eta ciçariac estalgui.

12. Nola erori haiz cerutic, Lucifer, goicetan goicic ilkitzen hincena? Erori haiz lurrera, jendaien çaurçailea?

13. Hi, hire bihotzean erraten huena: Iganen naiz cerura, alchaturen dut ene tronua Jaincoaren içarrez gorago, jarrico naiz lekucotasuneco mendiaren gainean, ipharraren aldean;

14. Iganen naiz hedoi gorenen gainera, içanen naiz Guciz-Goraren idurico;

15. Ororen gatic arthiquia içanen haiz ifernura, phutzu beherera.

16. Ikusico hautenec, hire aldera makurtuz, beguiratuco daie, eta erranen die: Hau othe da lurra nahasi eta erresumac kordocatu dituen guiçon hura;

17. Lurra mortu eguin eta hiriac herraustu dituena, bere gathibuei presondeguia idequi ez diotena.

18. Jendaietaco erregue guciac ospetan lohakartu dira eta bakotcha bere azquen etchean da.

19. Hi ordean, hire hobitic urrun arthiquia içatu haiz, deusetaco ez den ombor bat beçala, lohiz cikindua, eta nahas-mahas ezpataz hilac içan eta putzu-çolara jautsi direnequin, hiliqui usteldu bat iduri.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 14