Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 13:14-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

14. Eta Babilona içanen da orkatz ume ihes dihoana iduri, eta ardia beçala; eta bilceco nihor ez da içanen; batbederac bere herritarretara eguinen du, bakotcha bere lurrera ihes goanen da.

15. Atzeman gucia hila içanen da; eta ethorcera guerthaturen dena ezpataren azpira erorico da.

16. Beguien aitzinean phorroscaturen diozcate beren haurrac; biluciren diozcate etcheac, eta borchaturen emazteac.

17. Huna non hequien gainera eraiquiren ditudan Mediarrac, ceinec ez baitute cilharric bilhatuco, ez-eta urheric nahico;

18. Bainan gueciz hilen dituzte haurttoac, eta sabelean hazten hari direnei ez dira urricalduco, eta hequien beguiac haurric ez du guphidetsico.

19. Eta Babilona, erresumen arteco erreguina ospetsu hura, Caldearren hampurustasuneco lilia, xahutua içanen da, Jaunac Sodoma eta Gomorha urratu cituen beçala.

20. Menderen mende ez du egoiliarric içanen; Arabiarrac ere ez ditu han jarrico bere larru-olac, eta arçainac ez dira han phausatuco.

21. Bainan basabereec içanen dute han beren phausa-lekua; eta erainsuguez betheco dira hango etcheac; eta ostruquec içanen dute han beren egoitza; basakerrec eguinen dute han jauci;

22. Eta huncec hango jaureguietan elkarri uhuria eguinen dute, eta fedenac egonen dira limburqueriaco temploetan.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 13