Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 11:5-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Çucentasuna içanen da haren guerrunce eta fedea haren guerrico.

6. Otsoa egonen da bildotsarequin; lehoinabarra pitticarequin etzanen da; aratchea, lehoina eta ardia elkarrequin egonen dira, eta haur batec eraguinen daroete.

7. Aratchea eta harça batean alhatuco dira; hequien umeac elkarrequin etzanen dira, eta lehoinac idiac beçala janen du lastoa.

8. Bulharretic lekora haurra dostatuco da aspicaren cilhoaren gainean, eta higüindua denac bere escua eçarrico du basilicaren harpean.

9. Cierpe horiec ez dute dainuric eguinen ez-eta hilen ene mendi saindu gucian, ceren Jaunaren jaquitateaz bethea baita lurra, itsasoco urec estalcen duten beçala.

10. Egun hartan, jendaiec errequeituren dute Jeferen gandoa; ceina populuen eçagutzari, gora egonen baita, eta ospetsu içanen da haren hobia.

11. Eta egun hartan hau guerthatuco da: Jaunac bigarren aldico hedaturen du bere escua goçatzecotzat bere populuaren ondarra, itzuria Asiriarrei, Eguiptoari, Phetrosi, Ethiopiari, Elami, Senaarri, Emathi eta itsasoco irlei.

12. Eta eçagutzari bat alchaturen du jendaien erdian, eta bilduren ditu Israelgo ihesliarrac, eta lurraren lau izquinetaric elkarganaturen ditu Judatic barraiatuac cirenac.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 11