Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 11:13-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

13. Eta Efraimen bekaizgoa kendua içanen da, eta Judaren etsaiac galduac içanen dira; eta Efraim ez da Judaren bekaitz içanen, eta Juda ez da Efraimen contra guducatuco.

14. Itsasoz hegaldaca joco dute Filistindarren gainera, batean larrutuco dituzte iguzqui-aldeco umeac; Idumeac eta Moab-herriac eçagutuco dute hequien manamendua, eta Amonen umeec amor eguinen daroete.

15. Jaunac deboilaturen du Eguiptoco itsasoaren mihia, eta alchaturen du bere escua hibaiaren gainera bere hatsaren indarrean, eta joco du bere çazpi errequetan, haletan non oinetacoequin iraganen baita hartan gaindi.

16. Eta ene populu ondar Asiriarrei itzuriarençat bide bat içanen da, hala-nola içatu baitzen Israelençat Eguiptoco lurretic igan cen egun hartan.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 11