Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 11:1-4 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Jeferen errotic ilkiren da gando bat, eta haren errotic alchaturen da lore bat.

2. Eta haren gainean phausaturen da Jaunaren izpiritua, çuhurciazco eta adigarrizco izpiritua, conseiluzco eta indarrezco izpiritua, jaquitatezco eta jaincotiartasunezco izpiritua;

3. Eta Jaunaren beldurrezco izpirituac betheco du. Ez du juiatuco beguien ikusiaren arabera, ez-eta jaçarrico beharrien adituaren arabera;

4. Bainan çucembidean juiatuco ditu beharrac, eta çucentasunean jaçarrico du lurreco gaixoen alde; eta bere ahoco cigorraz joco du lurra, eta bere ezpainetaco hatsaz hilen du gaixtaguina.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 11