Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 10:8-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Erranen du ecic:

9. Ene aitzindariac ez othe dira hambatean erregue batzu? Ez othe da ene-peco nola Carcamis, hala Calano; nola Arphad, hala Emath? Samaria ez othe Damas beçala?

10. Nola ene escuac atzeman baititu idolen erresumac, hala eramanen ditu Jerusalemdic, eta Samariatic hango jaincomoldeac.

11. Samariari eta haren idolei eguin diotedana, ez othe diotet eguinen Jerusalemeri eta haren jaincomoldeei?

12. Bainan Jaunac bere eguitecoac akabatu dituqueenean Siongo mendian eta Jerusalemen, hau içanen da: Asurgo erregueren bihotz hantuaren fruitua ikusiren dut; ethorriren naiz haren begui harroen buruiopearen gainera;

13. Erran du ecen: Ene besoaren indarraz eguin dut; ene çuhurciaz arguitu naiz; populuen artetic kendu ditut mugac; larrutu ditut hequien buruçaguiac; eta gora jarcen cirenac, ene ahalaz beheiti herrestatu ditut.

14. Ene escuac populuen indarra atzeman du xori ohance bat beçala; eta nola bilcen baitira nombait utziac diren arrolceac, hala bildu dut nic batera lurra oro; eta nihor ez da içan hegal bat higuitu, ahoa idequi, heiagora bat eguin duenic.

15. Haizcora handitzen othe da hartaz ebaquitzen hari denaren contra, edo cerra alchatzen othe da hura erabilcen duenaren contra? Orobat laiteque baldin cigorra jaiquitzen balitz hura alchatzen duenaren contra, edo makila jaiquitzen balitz, nahiz ez den egur bat baicic.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 10