Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 10:19-31 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

19. Eta haren oihaneco egur-ondarrac, beren gutiaren gatic kondaturen dira, eta haur batec iscribatuco ditu.

20. Eta guerthatuco da egun hartan, Israeldic guelditu eta Jacoben etchetic itzuri direnec ez dutela bermatzerat eguinen beren joilearen gainean, bainan cinqui bermaturen direla Jaunaren, Israelgo sainduaren gainean.

21. Ondarrac bihurturen dira, Jacoben ondarrac, diot, Jainco hazcarra gana.

22. Ecen baldin çure populua, oi Israel, itsasoco legarra beçala balitz ere, hartaco ondarrac dira bihurturen; eta ondar guti harec jabalduren du Jaincoaren justicia.

23. Alabainan Jaunac, armadetaco Jaincoac lurraren erdian eguinen du xahupen eta gutitze handi bat.

24. Horren gatic hau dio armadetaco Jainco Jaunac: Ene populu Sionen çaudecena, ez içan Asurren beldur; çaharoaz joco çaitu, eta Eguiptoco bidean bere makila alchatuco du çure gainera.

25. Oraino aphur bat, oraino guti bat, eta ene gaitzidurac eta ene sephac gaindi eguinen dute haren gaixtaquerien gainera.

26. Armadetaco Jaunac haren gainera alchaturen du açotea, hala-nola Madiani eguin içan baitzaroen Orebeque harrian, eta bere çaharo hura alchaturen du Eguiptoco bidean, beihala itsasoaren gainera eguin çuen beçala.

27. Eta hau guerthaturen da egun hartan: Asurren hazta kendua içanen da çure sorbaldetaric, eta haren uztarria çure lephotic, eta uztarria ustelduren da olioric gabe.

28. Aiathera ethorriren da, Magronen iraganen da, Macmasen utzico ditu bere puscac.

29. Laster iraganen dira; Gaba da gure jartoquia: harritu da Errama; Gabaath Saulena ihesari eman da.

30. Galimgo alaba, eguiçan marruma; atzar, Laisa, eta hi, Anathoth gaixoa.

31. Medemenac ihesari jo du: Gabimdarrac, eguiçue bihotzez.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 10