Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 1:16-28 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

16. Garbi, xahu çaitezte; ene beguien aitzinetic ken çaçue çuen gogoeten tzarra; bara çaitezte gaixtoqui ibilcetic.

17. Ikasaçue ongui eguiten, bilha çaçue çucentasuna, ehoa dagoenari lagunça ekarroçue, umeçurçari çucembidea bihur, çaint alharguna.

18. Eta guero çatozte, aria galda diaçaçute, dio Jaunac; escarlata beçala balira ere çuen bekatuac, elhurra beçala xurituco dira, eta purpura beçain gorri balira ere, ilea beçain xuri dira eguinen.

19. Nahi baduçue, ençuten banauçue, lurreco onez goçaturen çarete.

20. Nahi ez baduçue, eta hasarrera tarritatzen banauçue, ezpatac iretsiren çaituztete; ecen Jaunaren ahoa da minçatu.

21. Nola da lilitcho eguin hiri fidel, çucentasunez bethea? Çucembidea han egotu da, orai aldiz guiçon-hilçaileac.

22. Hire cilharra cephara bihurtua eta hire arnoa urarequin nahastecatua dun.

23. Hire buruçaguiac fedegabeac, ohoin-lagunac ditun; guciac emaitza-çale dira, sarien ondotic dabilça. Umeçurçarençat ez diote çucenari bere bidea ematen, eta alhargunaren xuritzecoac ez du hequien aitzinera sarbideric.

24. Aria hortaz, dio armadetaco Jainco Jaun, Israelgo hazcarrac: Baiqui! sosegu emanen diot ene buruari ene etsaien gainean, asperturen naiz ene etsaiez.

25. Eta çure gainera itzuliren dut escua, eta çure cepha kenduren dut xahu-xahua eguin arteo, eta edequiren dut çutan den ezteinu gucia.

26. Eta çure juieac berriz jarriren ditut lehen ciren beçala, eta bilçarlariac beihala beçala; guero deithuco çare prestuaren hiria, hiri fidela.

27. Juiamenduaz berrerosico da Sion, eta çucentasunac bihurraracico du.

28. Jaincoac batean lehertuco ditu gaixtaguinac eta bekatoreac, eta iraunguiac içanen dira Jauna bazterrerat utzi dutenac.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 1