Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 1:1-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Amosen seme, Isaiasen ikuspena, Judaren eta Jerusalemen gainean, Judaco erregue Ocias, Joathan, Acaz eta Ecequiasen egunetan ikusi duena.

2. Ceruac, adi çaçue; lurra, emac beharria; ceren Jaincoa baita minçatu. Haci eta alchatu ditut haurrac; hequiec aldiz nardatu dira nitaz.

3. Idiac eçagutzen du bere jabea, eta astoac bere nausiaren heia: Israelec ordean ez nau eçagutu, eta ene populuac ez du aditzaric.

4. Çorigaitz jendaqui bekatoreari, populu tzarqueriac thoilduari, iraulgui gaixtoari, ume galduei! Bazterrerat utzi dute Jauna, burhoztatu dute Israelgo saindua, atzetu dira guibelerat eguinez.

5. Gaurguero non joco çaituztet, leguearen hausten berhatuz cihoztenac? Buru guciac hagoranduac, bihotz guciac eroriac dira.

6. Oin-çolatic buru-cascora, hequietan nihon ez da aurkinça sasual bat; sarrasqui, uspel, çauri hantu, ez dira ez lothuac, ez erremedioz gançutuac, ez olioz goçatuac.

7. Çuen lurra mortu eguina da, çuen hiriac suz erreac; arrotzec çuen aitzinean iresten dute çuen herria, eta desmasiatua içanen da hala-nola guerlateco xahupenean.

8. Siongo alaba içanen da trebes utzia hala-nola mahastian etchola, concombre-alhorrean xolopioa, eta xahutzen hari den hiria beçala.

9. Armadetaco Jaunac utzi ez balerocu hacia, Sodoma beçala eta Gomorharen idurico içanen guinen.

10. Jaunaren hitza adi çaçue, Sodomaco buruçaguiac; Gomorhaco populua, beharriaz ardietsac gure Jaincoaren leguea.

11. Cer çait niri çuen bitimaqueta? dio Jaunac. Bethea naiz; ez dut nahi çuen aharien holocaustaric, ez abereen bilgorric, ez aratcheen odolic, ez-eta bildots eta akerrenic.

12. Ene aitzinera ethorri çaretenean, norc halacoric galdatu içan du çuen escuetaric, çuec ibilceco ene lorioetan?

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 1