Itun Zaharra

Itun Berria

Habacuquen Profecia 2:9-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Çorigaitz jaramanqueria tzar batez bere etchea bethetzen duenari, bere ohancea gora cocatu beharrez, eta gaitzari itzurico dela ustez

10. Ahalquea duc hire etchearençat asmatu; populu asco xehacatu dituc, eta bekatura erori duc hire arima.

11. Ecen harriac harrasitic oihu eguinen dic, eta etche-trencadetaco çurec ihardetsico die.

12. Çorigaitz odolean hiria alchatzen eta gaixtaqueriaren gainean asentatzen duenari

13. Horrelacoac ez othe dire heldu armadetaco Jauna ganic? Ecen populuac su handi batençat eta jendaiac hutsarençat dire nekatzen, eta iraunguico dire guciac.

14. Ecen betheco da lurra, urec itsasoa estalcen duten beçala, oroc eçagut deçaten Jaunaren ospea.

Irakurri kapitulu osoa Habacuquen Profecia 2