Itun Zaharra

Itun Berria

Habacuquen Profecia 2:6-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Hequiec guciec ez othe dute haren gainetic harturen erranquiçun bat, eta haren asmacarietaric hizcunça bat, erranen baita: Çorigaitz berceen ontasunen bilcen hari denari! noiz arteo harico da bere contra lohi murrucatzen?

7. Ez othe dituc bat-batean jaiquiren asiquico hautenac; eta ez othe dire jauciren, circicatuco hautenac; eta harrapacara egonen baihatzaiote?

8. Ceren larrutu ditucan asco populu, populuetaric guelditu diren guciac larruturen haute hi, ixuri ducan odolaren ariaz; lurrari, hiriari eta han çaudecenei eguin diotecan gaizquiaren ariaz.

9. Çorigaitz jaramanqueria tzar batez bere etchea bethetzen duenari, bere ohancea gora cocatu beharrez, eta gaitzari itzurico dela ustez

10. Ahalquea duc hire etchearençat asmatu; populu asco xehacatu dituc, eta bekatura erori duc hire arima.

11. Ecen harriac harrasitic oihu eguinen dic, eta etche-trencadetaco çurec ihardetsico die.

12. Çorigaitz odolean hiria alchatzen eta gaixtaqueriaren gainean asentatzen duenari

13. Horrelacoac ez othe dire heldu armadetaco Jauna ganic? Ecen populuac su handi batençat eta jendaiac hutsarençat dire nekatzen, eta iraunguico dire guciac.

14. Ecen betheco da lurra, urec itsasoa estalcen duten beçala, oroc eçagut deçaten Jaunaren ospea.

15. Çorigaitz edaria bere adisquideari minarequin nahasiz ematen duenari, eta hordiarazten duenari haren buluztasunaren ikusteco

Irakurri kapitulu osoa Habacuquen Profecia 2