Itun Zaharra

Itun Berria

Habacuquen Profecia 2:15-20 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

15. Çorigaitz edaria bere adisquideari minarequin nahasiz ematen duenari, eta hordiarazten duenari haren buluztasunaren ikusteco

16. Ospe orde, laidoz haiz bethea; edaçac hic ere eta lohacar hadi Jaunaren escuco edari-unciac atzemanen hau hi ere, eta laidoa goiti eguinen duc hire ospearen gainera.

17. Libango hire gaixtaqueriec estaliren haute; eta abereen desmasiac lazturen ditu, ixuri içan duten odol guciaren ariaz; lurrari, hiriari eta hartan çaudenei eguin daroezten gaizqui gucien ariaz.

18. Cer baliatzen da oficialeac cicelatu edo urthu duen molde eta itchura gueçurtia? eta halere oficialeac bere lanean sinheste badu, itchura mutu eguiten haritzeco.

19. Çorigaitz hainari ceinac çurari erraten baitio: Atzar çaite! eta ixilic dagoen harriari: Jaic çaite! Harri harec argui othe deçaque? Hara non den urhez eta cilharrez estalia; bainan den-gutieneco hatsic ez da haren sabelean.

20. Jauna ordean bere templo sainduan da; lurra oro haren aitzinean ixil egon bedi.

Irakurri kapitulu osoa Habacuquen Profecia 2