Itun Zaharra

Itun Berria

Habacuquen Profecia 2:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Erneric egonen naiz ene atalaian, gogorric hazcargailuaren gainean; eta beguira egonen naiz, ikusteco cer erranen darotedan eta cer behar diodan ihardetsi jaçarrico darotanari.

2. Eta Jaunac ihardets eta erran çarotan: Ikusia iscriba çaçu, eta oholen gainean garbiqui eçar çaçu, iracurtuco duenac iragan deçan errexqui

3. Ceren ikusi duçuna urrun baita oraino; eta aguertuco da azquenean, eta ez du hutseguinen: luçatzen badu, iguricaçu; ethorrico da segurqui, eta ez du beranduco bere tenorean.

4. Huna, sinhesgaitz denac ez Juda çucentasunic bere ariman; çucena ordean, bere sinhesteac biciaraciren du.

5. Nola arnoac enganatzen baitu edalea, orobat içanen da guiçon burgoiaz, eta ez da ohoretan içanen; harec çabaldu du arima ifernua beçain; eta bera, herioa iduri, ez da aseco; bere azpira bilcen ditu jendaqui guciac, eta bere azpian metatzen ditu populuac oro.

6. Hequiec guciec ez othe dute haren gainetic harturen erranquiçun bat, eta haren asmacarietaric hizcunça bat, erranen baita: Çorigaitz berceen ontasunen bilcen hari denari! noiz arteo harico da bere contra lohi murrucatzen?

7. Ez othe dituc bat-batean jaiquiren asiquico hautenac; eta ez othe dire jauciren, circicatuco hautenac; eta harrapacara egonen baihatzaiote?

8. Ceren larrutu ditucan asco populu, populuetaric guelditu diren guciac larruturen haute hi, ixuri ducan odolaren ariaz; lurrari, hiriari eta han çaudecenei eguin diotecan gaizquiaren ariaz.

Irakurri kapitulu osoa Habacuquen Profecia 2