Itun Zaharra

Itun Berria

Habacuquen Profecia 1:4-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Aria hortaz da leguea osticatua, eta çucena ez da bere bidean burura helcen; ecen gaixtoa prestuari nausitzen çaio, erabaqui tzarrac direlacoz ilkitzen.

5. Beguia emaçue populuen gainera eta ikusaçue: harri eta baldi çaitezte; ecic guerthaturen da çuen egunetan lan bat, nihorc sinhetsiren ez duena aiphatuco denean.

6. Ecen huna non eraiquiren ditudan nic Caldearrac, jendaqui gogor eta çalhua, lurraren hedaduran dabilana berceen etcheez jabetzeco.

7. Icigarria eta ikaragarria da; bere oldea du legue, eta haren sortha ilkico da.

8. Haren çaldiac lehoinabarrac baino arinagoac dire, eta gabaz dabilçan otsoac baino çalhuagoac; haren çaldizcoac hedaturen dire; ecen urrundic ethorriren dire hegaldaca, jatera laster eguiten duen arranoa iduri.

9. Oro harrapaquinera ethorriren dire; hequien beguithartea haice erregarri bat da, eta gathibuac bilduco dituzte legar-murrua iduri.

10. Populu hura erregueei nausituren da; haren irrigarri içanen dire erregueac; bera hazcargailu guciez trufaturen da: sethiatu eta harturen ditu.

11. Orduan nahasiren çaio izpiritua; iraganen eta erorico da: horrelacoa da harec bere jaincoaren ganic duqueen indarra.

12. Ene Jainco Jauna, ene saindua, ez othe çare çu hatsarritic Jainco ahalorotacoa, eta gu ez baicare hilen? Jauna, hura eçarria duçu, haren escuz justiciaren eguiteco; indarrean gogortu duçu, haren escuz açurriatzeco.

13. Çure beguiac garbieguiac dire gaizquiari beguira egoteco; ecin beguira dioçoqueçu gaixtaqueriari; cergatic beguiratzen dioçute tzarquerian hari direnei? nolaz çaude ixilic, gaixtaguinac bera baino prestuagoa iresten duen orduan?

14. Guiçonac eguiten ditutzu itsasoco arrainac beçala, eta buruçaguiric ez duen cierpea iduri.

15. Harec alchatzen ditu amuaz, eramaten ditu bere sareaz, bilcen ditu bere gormetara. Horren gainean bozturen da eta jauciren.

Irakurri kapitulu osoa Habacuquen Profecia 1