Itun Zaharra

Itun Berria

Habacuquen Profecia 1:1-5 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Habacuc profetac ikusi sortha.

2. Jauna, noiz arteo egonen naiz oihuz, eta çuc ez ençunen? noiz arteo borcharen azpian harico naiz deihadarca, eta çuc ez salbaturen?

3. Certaco erakutsi daroztadatzu gaixtaqueria eta behardura, beguien aitzinera eman daroztadatzu harrapaqueria eta bidegabea? Eman da erabaquia, eta makurra atheratu da nausi.

4. Aria hortaz da leguea osticatua, eta çucena ez da bere bidean burura helcen; ecen gaixtoa prestuari nausitzen çaio, erabaqui tzarrac direlacoz ilkitzen.

5. Beguia emaçue populuen gainera eta ikusaçue: harri eta baldi çaitezte; ecic guerthaturen da çuen egunetan lan bat, nihorc sinhetsiren ez duena aiphatuco denean.

Irakurri kapitulu osoa Habacuquen Profecia 1