Itun Zaharra

Itun Berria

Esther 8:5-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Eta erran çuen: Erreguec atseguin badu, eta beren beguietan gracia aurkitu badut, eta ene othoitza ez baçaio desgogaraco, errequeiez nago gutun berri batzuz oneratuac içan ditecen Aman Juduen celatari eta etsaiaren lehenagoco gutunac, ceinetaz erregueren herrialde orotara igorri baitzuen Juduen galceco manua;

6. Ecen nola jasanen ahal ditut ene herritarren sarrasquia eta heriotzea?

7. Erregue Asueroc ihardetsi çaroten Esther erreguinari eta Mardoqueo Juduari: Estherri eman diot Amanen etchea, eta manatu dut Aman bera içan çadien gurutzeari lothua, ceren ausartatu den bere escua Juduen gainean eçarcera.

8. Iscriba çaçue beraz Juduei çuen gogoco den beçala erregueren icenean, gutunac joz ene erreztunaz. Ecen hau cen ohitza, erregueren icenean igorriricaco gutunei eta haren erreztunaz joac cirenei nihor ez baitzen enferraric eguitera ausartatzen:

9. Eta erregueren gutun-eguileac eta iscribauac deithuric, (bada, hura cen hirugarren hilabethe, siban deitzen cenaren erditsua), hilabethe haren hogoi eta hirugarren egunean gutunac iscribatuac içan ciren, Mardoqueoc nahi içan çuen beçala, Juduei, eta Indietaric Ethiopiarainoco seietan hogoi eta çazpi herrialdeen buruco ciren buruçagui, aitzindari eta juieei, eta herrialde bakotchari, jendaqui bakotchari eta Juduei, ceini bere minçaia eta letraz, oroc iracur eta adi cetzaztençat.

10. Eta erregueren icenean igorcen ciren gutun horiec haren erreztunaz joac içan ciren eta bidaliac lasterreguile batzuez, ceinec herrialde guciac gaindi laster eguinez, gutun çaharrac aitzin cetzaztençat guerozticaco berriez.

11. Erreguec manatu çaroten Juduen gana goan citecen hiri bakotchean, eta batera bilaraz cetzazten beren bicien çain egoteco, beren etsai gucien hilceco eta xahutzeco hequien emazte, haur eta etcheequin, eta hequien buluzquinez jabetzeco.

12. Eta herrialde gucietan egun bat içan cen eçarria asperraldi horrençat, erran nahi da adar deitzen den hamabigarren hilabetheco hamahirugarren eguna.

Irakurri kapitulu osoa Esther 8