Itun Zaharra

Itun Berria

Esther 8:13-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

13. Eta hau cen gutun harec çaducana, jaquina içan cedin erregue Asueroren azpico ciren lur eta populu gucietan, Juduac beren etsaietaric aspercunde atheratzera abian cirela.

14. Eta lasterreguileac ilki ciren berrien çalhuqui eramatera, eta erregueren erabaquia Susanen afixatua içan cen.

15. Mardoqueoc berriz, jaureguitic eta erregueren aitzinetic ilkiric, distiratzen çuen erregue-soinecoequin, erran nahi da moredin eta ceru-coloreequin, urrezco koro bat çuelaric buruan, eta sedazco eta purpurazco capa bat soinean. Eta hiri gucia bozcarioz jauci cen.

16. Bada, argui berri batec iduri çuen ilkitzen cela Juduen gainera, bozcario, ohore eta bestac.

17. Populu gucien artean, hirietan eta herrialdeetan, erregueren manuac helcen ciren toqui gucietan, harrigarrizco bozcarioa cen; janthordu, barazcari eta bestaric baicen etzen, hambatetaraino non berce jendaqui eta sinhesteco ciren asco bildu baitzien Juduen erliyione eta ceremonietara; ecen judu icenaren beldur handi batec hartu cituen oro.

Irakurri kapitulu osoa Esther 8