Itun Zaharra

Itun Berria

Esther 7:1-6 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Erregue eta Aman sarthu ciren beraz erreguinarequin edatera.

2. Eta bigarren egunean ere, erreguec, arnoac berotu çuen ondoan, erran çaroen erreguinari: Esther, cer galdatzen duçu eman daquiçun? cer nahi duçu eguin dadien? galdatzen bacindu ere ene erresumaren erdia, ardiets cineçaque.

3. Estherrec ihardetsi çaroen: Oi erregue, gracia aurkitu badut çure beguietan, onhets dieçadatzu bicia, ceinarençat, othoitzez bainagoçu, eta ene populua, ceinarençat, errequeitzen baitzaitut.

4. Ecen ni eta ene populua arthiquiac gare lehertuac, sarrasquituac eta galduac içateco. Eta oxala gathibutzat salduac baguindedi! jasanquiçun liçate çorigaitza, eta ixilic niagoque auhenequin; bainan orai etsai bat badugu ceinaren odolguirotasuna erregueren gain bihurcen baita.

5. Eta erregue Asueroc ihardestean erran çuen: Nor da hura, eta cer ahaletacoa da horren eguitera ausartatzeco?

6. Eta Estherrec erran çuen: Gure etsai eta ixterbegui guciz gaixto hura, Aman da. Hori aditzearequin, Aman harritua guelditu cen, ecin jasanez erregueren eta erreguinaren beguitharteac.

Irakurri kapitulu osoa Esther 7