Itun Zaharra

Itun Berria

Esther 4:1-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Mardoqueoc jaquin çuenean hori, urratu cituen bere soinecoac, eta çaku bat jaunci çuen, burua hautsez estalcen çuelaric; eta hirico plaçaren erdian deihadarca haritzen cen, erakutsiz bere bihotzeco atsecabea,

2. Eta jaureguico atheraino ethorriz marrascaca; ecic etzen haiçu erregueren ezcabatzera sarcea çakua jauncia çuenic.

3. Herrialde gucietan ere, hirietan eta berce lekuetan, ceinetara heldu içan baitzen erregueren manu odolezcoa, heiagora handiac, barurac, marrascac eta nigarrac ciren Juduen artean, eta hainitzec çakua eta hautsa cituzten ohetzat.

4. Bada Estherren nescatchac eta ebaquiac sarthu ciren eta eman çaroten berria. Hori aditzearequin, laztu cen. Aldagarri bat igorri çaroen Mardoqueori, jaunz ceçan çakua kenduric; bainan etzuen nahi içan.

5. Estherrec deithuric Athac ebaquia, erreguec cerbitzaritzat eman çaroena, Mardoqueoren gana goateaz manatu çuen eta haren ganic jaquiteaz certaco eguiten çuen hala.

6. Athac ilkiric goan cen Mardoqueo gana, ceina xutic baitzagoen hirico plaçan, jaureguico athe aitzinean.

7. Mardoqueoc jaquinsun eguin çuen guerthatu ciren guciez, nola Amanec aguindu çuen dirua erregueren kutchetara ekarcea Juduen heriotzearen ordain.

8. Eman çaroen halaber Susanen afixatua cen erabaquiaren copia bat, erakuts ceçon erreguinari eta erran ceçon goan çadien erregueren gana bere populuarençat othoiztera.

9. Guibelerat itzuliric, Athaquec Estherri ekarri çaroen Mardoqueoc erran cituen gucien berria.

Irakurri kapitulu osoa Esther 4