Itun Zaharra

Itun Berria

Esther 16:9-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Eta baldin batean bat eta bercean bercea manatzen badugu, ez duçue ceren uste içan gure izpirituco arintasunetic heldu dela hori, bainan-bai orduen egoqui eta premien arabera, herriaren onac nahi duen beçala, ekarcen dugula erabaquia.

10. Eta agueriquiago adi deçaçuen derraguna, gutaz onhetsia içan da arrotz bat, Aman, Adamathiren semea, bihotzez eta ethorquiz Macedoniarra, eta Persiarren odolari atzea, eta gure urricalcortasuna bere odolguiroqueriaz nothatzen çuena.

11. Eta bere baithan frogatu ondoan onhiriste bat hambatecoa, non deithua baitzen gure aitatzat eta guciez adoratua erregueren ondotic bigarren;

12. Haimbercetarainoco hampurustasun oçarrera igan da hura, non erreinuaz eta biciaz gure gabetzera hari baitzen.

13. Ecen cimarku berri eta egundaino aditu ez diren batzuez hilaraci nahi içan ditu Mardoqueo, ceinaren fideltasun eta onguieguinei esquer bici baicare, eta Efther gure erreguetasuneco laguna, bere populu guciarequin,

14. Asmu huntan, non, hequiec hilic, celatac hedatuco baitzituen gure bakartasunari, eta Macedoniarretara iraganaraciren baitzuen Persiarren erreinua.

Irakurri kapitulu osoa Esther 16