Itun Zaharra

Itun Berria

Esther 16:11-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Eta bere baithan frogatu ondoan onhiriste bat hambatecoa, non deithua baitzen gure aitatzat eta guciez adoratua erregueren ondotic bigarren;

12. Haimbercetarainoco hampurustasun oçarrera igan da hura, non erreinuaz eta biciaz gure gabetzera hari baitzen.

13. Ecen cimarku berri eta egundaino aditu ez diren batzuez hilaraci nahi içan ditu Mardoqueo, ceinaren fideltasun eta onguieguinei esquer bici baicare, eta Efther gure erreguetasuneco laguna, bere populu guciarequin,

14. Asmu huntan, non, hequiec hilic, celatac hedatuco baitzituen gure bakartasunari, eta Macedoniarretara iraganaraciren baitzuen Persiarren erreinua.

15. Guc ordean ez ditugu den-gutieneco hobenean atzeman, bainan aitzitic legue çucenen arabera cerabilçala Juduac, guiçonic tzarrenaz heriotzeco bereciac cirenac.

16. Eta eçagutu dugu seme direla Jainco guciz gora, guciz handi eta bethi bici denaren, ceinaren onguieguinari esquer erresuma gure arbasoei eta guri, emana eta egun arteo iduquia baitzaicu.

17. Hargatic jaquiçue Amanec gure icenean bidali çarozquitzueten gutunac hutsalac direla.

18. Eta tzarqueria horren gatic, celata-eguilea eta bere ahaidego gucia urkabetaric daude dilindan hiri huntaco, erran nahi da Susango atheen aitzinean; ez guc, bainan Jaincoac hari bihurturic merecitu duena.

Irakurri kapitulu osoa Esther 16