Itun Zaharra

Itun Berria

Esther 15:7-19 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Berce nescatcha berriz, bere andreari jarraiquitzen citzaioen, lurrera erorcen cen soina atchiquiz.

8. Bera aldiz, beguithartea arrosaren gorriduraz estalia çuelaric eta beguiec eztiqui arguitzen çaroetelaric, arima gordea çaducan ilhunic eta beldur handiac josia.

9. Athe guciac beraz aldizca iraganic, guelditu cen erregueren parrean, hura egoten cen toquian bere tronuaren gainean, erregue-soinecoez jauncia, urhez eta harri baliosez arguitzen çuela; eta ikusteco ikaragarri cen.

10. Eta burua alchatu çuenean, eta beguietaco suaz erakutsi çuenean bere barneco hasarredura, erreguina erori cen, eta haren coloreac çurphildurara iraganic, nescatcharen gainera makurtu çuen bere buru iraunguia.

11. Eta Jaincoac eztitasunera itzuli çuen erregueren izpiritua; eta berehala, beldurrac harturic, jauci cen bere tronutic, eta besoetan jasanez, bere baithara itzul çadien arteo, solas hauquiez lausengatzen çuen:

12. Cer duçu, Esther? Çure anaia naiz ni, ez içan beldurric.

13. Etzare hilen; ecen ez da çuretzat eçarria legue hori, bainan berce guciençat.

14. Hurbil çaite beraz eta uqui çaçu erregue-makila.

15. Eta nola ixilic baitzagoen, hartu çuen urhezco makila, lephoaren gainean eçarri çaroen, eta musu emanic erran çaroen: Certaco etzaizquit minçatzen?

16. Estherrec ihardets çuen: Ikusi çaitut, jauna, Jaincoaren ainguerua iduri, eta ene bihotza nahasi da çure ospearen beldurraz.

17. Ecen hunembat çare ederresgarri, jauna, eta graciaz bethea da çure beguithartea.

18. Eta minço celaric, erori cen bigarren aldico, eta alditchar eguitera citzaioen.

19. Erregue berriz, asaldatu cen gucia, eta haren azpico buruçaguiac Estherren sosegatzera hari ciren.

Irakurri kapitulu osoa Esther 15