Itun Zaharra

Itun Berria

Esther 14:9-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Nahi dituzte çure aguinçac itzulicaraci, çure primança xahutu, çure laudatzaileen ahoac hersi, eta iraunguiaraci çure temploco eta aldareco ospea,

10. Jendaien ahoaren idequitzecotzat, jaincoaiçunen indarraren laudatzeco, eta haraguizco erregue bat bethi gucian espantatzeco.

11. Ez eman, Jauna, ezdeus batzuei çure manamenduco makila, gure galçapenari irri eguin dioçoten beldurrez; bainan hequien gainera bihurraraz çaçu hequien asmua, eta galaraz çaçu gure lehercen hasi dena.

12. Gutaz orhoit çaiteci, Jauna; çure burua aguer diçaguçu gure hesturaco orduan, eta gothor neçaçu, Jauna, jaincoen eta ahal ororen erreguea.

13. Beharbeçalaco solasac eçar çatzu ene ahoan lehoinaren aitzinean, eta aihercundetara bihurraraz çaçu haren bihotza gure etsaiaren contra, hau bere eta hunequilaco guciac galduac içan ditecen batean.

14. Gu ordean salba gaitzatzu çure escuaz, eta lagunt neçaçu ni, berce lagunçaric ez dudana çu baicic, Jauna, gauça ororen jaquitate duçuna,

15. Eta daquiçuna gaixtaguinen ospea gaitzets dudala, eta ingurebaquigabeen eta edocein arrotzen ohea higüin dudala.

Irakurri kapitulu osoa Esther 14