Itun Zaharra

Itun Berria

Esther 14:12-19 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Gutaz orhoit çaiteci, Jauna; çure burua aguer diçaguçu gure hesturaco orduan, eta gothor neçaçu, Jauna, jaincoen eta ahal ororen erreguea.

13. Beharbeçalaco solasac eçar çatzu ene ahoan lehoinaren aitzinean, eta aihercundetara bihurraraz çaçu haren bihotza gure etsaiaren contra, hau bere eta hunequilaco guciac galduac içan ditecen batean.

14. Gu ordean salba gaitzatzu çure escuaz, eta lagunt neçaçu ni, berce lagunçaric ez dudana çu baicic, Jauna, gauça ororen jaquitate duçuna,

15. Eta daquiçuna gaixtaguinen ospea gaitzets dudala, eta ingurebaquigabeen eta edocein arrotzen ohea higüin dudala.

16. Çuc badaquiçu ene premia, gaitziriscotan dudala hampurusqueriaco eta ene ospeco eçagutgailu, ene buruaren gainean içaten dena, populuaren aitzinera aguercen naicen egunetan, eta higüin dudala astagaizdunaren athorra beçala, eta ez dudala erabilcen ene ixiltasuneco egunean;

17. Ez dudala jan Amanen mahainean, ez dudala ez goçoric hartu erregueren barazcarian, ez-eta libacionetaco arnoric edan;

18. Eta hunat erakarria içan naicenetic orai arteo, çure nescatoa egundaino ez dela boztu çu baithan baicic, oi Abrahamen Jainco Jauna.

19. Oi Jainco ororen gainetic hazcarra, ençun çaçu berce iguriquitzaric ez dutenen hitza, athera gaitzatzu etsaien aztaparretic, eta ilki neçaçu ikarabideetaric.

Irakurri kapitulu osoa Esther 14