Itun Zaharra

Itun Berria

Esther 14:1-7 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Esther erreguinac ere Jauna gana ihes eguin çuen, dixidutan çagoen galceco çoriaren beldurrez.

2. Eta erreguina soinecoac eraunciric, jaunci cituen nigar, atsecabeei cihoazcotenac; eta balsamu-moten orde, hautsez eta cikinez estali çuen burua; barurez cehatu çuen bere gorphutza; eta lehenago bozten ohi cen leku gucietan, bazterrac bethe cituen burutic atheratzen cituen ileez.

3. Eta Israelgo Jainco Jaunari othoitz eguiten çaroen erranez: Ene Jauna, gure erregue bakarra çarena, eta ceintaz berce lagunçaileric ez baitut, lagun neçaçu ene çurztasunean.

4. Ene escuetan da ene galceco çoria.

5. Ene aita ganic ençuna dut, çuc, Jauna, hartu ditutzula Israel populu gucien artetic, eta gure aitac beren arbaso guciez gueroztic, hequiec bethico primançatzat iduquitzeco, eta erran beçala eguin içan dioçute.

6. Bekatu eguin içan dugu çure aitzinean, eta hargatic arthiqui gaituçu gure etsaien escuetara;

7. Ecen hequien jaincoac adoratu ditugu. Çucena çare, Jauna.

Irakurri kapitulu osoa Esther 14